XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) alde batetik, sentimenezko intuizioarentzat edozein erlazio eta, bestetik, intuizio horren edozein lotura, esperientzia posible batean.

Beraz, kontzeptuen murrizpen esentziala, printzipio hauetan, da, ezen gauza guztiak esperientziaren objektu bezala bakarrik daudela derrigor a priori, aipatu baldintzen azpian.

Bigarren, hemendik, beste froga-modu espezifiko bat ere segitzen da, horretarako aproposa dena:

alegia, aipatu printzipio horiek zuzenean begiztatzen dituztenak ez direla fenomenoak eta hauen erlazioak, eta bai esperientziaren posibilitatea, non fenomenoek horren materia soilik osatzen duten, baina ez forma;

h. d. balio objektibo eta unibertsaleko proposizio sintetikoak begiztatzen dituzte, non esperientzi judizioak hautemapen-judizio soiletatik bereizten diren.

Hauen arrazoia da, ezen fenomenoak, espazio eta denboraren zati bat hartzen duten intuizio soil direnez, tamainaren kontzeptupean daudela eta horrek bateratzen duela a priori horien aniztasuna, erregela sintetiko batzuen eredura;

ba, hautemapenak intuizioaz gain sentsazioa ere jasotzen duen neurrian, horien eta zeroaren artean, h. d. horien eta horien erabateko desagerpenaren artean, beti izaten da gutxitze-bidezko trantsizio bat, eta beharrezkoa da fenomenoen errealkiak gradu bat edukitzea;

sentsazioak berak ez du espazio edo denborarik okupatzen, baina denbora edo espazioa hutsetik sentsaziora pasatzea denboran bakarrik da posible;

beraz, nahiz eta sentsazioa, intuizio enpirikoaren kualitate bezala, inola ere a priori ezagutzeik ez dagoen, hori beste sentsazioetatik espezifikoki desberdintzen duen zerari buruz, hala ere esperientzia orokor posible batean, sentsazioaren tamaina bezala, intentsitatez bereiz daiteke sentsazio hori beste antzeko guztietatik;

horrela egiten da posible eta determinatzen da, lehenengo eta behin, Matematika naturari aplikatzea, sentimenezko intuizioari dagokionez, horren bidez ematen zaigu natura hori-eta.